Musika gure eguneroko bizimoduan dagoen gauza zoragarri hori da. Hainbat lekutan topatzen dugu; modako arropa-denda batetik kalean txanponen bat eskatzen dabilen bibolin-jole batera. Ez da gehiegi esatea musika guztion gustukoa dela. Mota ezberdinekoak existitzen dira eta pertsona bakoitzak hobekien sentiarazten diona aukeratzen du.
Oso normala da abestietan, musikarekin batera, letra agertzea; hau da, norbait abesten. Zer esaten da abesti horietan? Beno, askotan musika-generoak zer esan handia du arlo honetan. Oro har edozein gai tratatzen duten abestiak aurki ditzakegu, baina askotan ez da batere erraza. Sistemak ohartu egin da ze-nolako eragina izan dezakeen musika jendearengan. Horregatik, telebistan, adibidez, agertzen diren bideoklipak eta entzuten den musika gehienetan pop generokoa da, eta letrak amodiozkoak. Gainera, melodiak berehala gordetzen dira gure oroimenean. Helburua, azken finean betikoa da: saiatzen dira jendea distraitzen, txorakerietan pentsatzen, munduaren egoera eta beraien buruaren egoera aldatzen ez saiatzeko. Nahiz eta mass media delakoetan ez agertu, badago -eta gainera, barietate ikaragarri batean- idealak zabaltzen duten musika, abestiak eta artistak. Oso baliagarriak dira jendea esnatzeko eta sistema errepresibo honen aurka altxatzeko.
Halere, musika ez da bide bakarra helburu honi eusteko. Literaturak paper garrantzitsua jokatzen du baita. Kontaezina da munduan dauden liburuen kopurua gizartearen inguruko gaiak aztertzen dituztenak. Aski da liburutegi bateko "saiakera" edo "politika" arloetako apalategiak bisitatzea horretaz ohartzeko. Batzuk, gainera, mende batzuk izan arren erreferentziatzat jotzen dira egun ere gaur egun indarrean dagoen sistema aldatzeko. Beste aldetik, prentsa askea, bere aldetik joan diren kazetariak etab. oso lagungarriak izan dira jendea informatzeko eta pentsaera bat jorratzeko bidean.
Musika eta literatura, oro har, nahiko lotuta egon dira beti. Gai berdinak aztertzeko modu ezberdinak dira azken batean. Liburu batek, jakina denez, era zehatzago eta zainduago batean azter ditzake gai horiek baina musikak badu zeozer berezia eta jende gehiagora heltzen da. Nolabait, errazagoa da buruz ikasten eta esfortzurik gabe sartzen da gure buruan; onerako eta txarrerako.
Euskararako idazlana, 2012ko ekainaren 3an
No hay comentarios:
Publicar un comentario