Redacción para euskera 8/11/2011
Krisia, kontsumismoa eta publizitatearen eragina
Urte batzuk pasa dira jada krisi ekonomikoa hasi zenetik. Europako herrialdeek gorriak ikusi dituzte diruari dagokionez bankuen arduragabekeria dela-eta. Krisi kapitalista deitzen diote batzuek eta zuzen daude horrela deitzean; holako finantza krisia agerian uzten duelako kapitalismoak ekartzen dizkigun ondorio latzak
Langabezian dagoen jende kopurua eta etxeen bahiturek gorakada itzela izan dute eta proletargoa, oro har, txirotu egin da. Enpresa askok langileak kale gorrian utzi behar izan dituzte eta beste batzuk, porrot egin dute zuzenean.
Bitartean, telebista piztu eta han aurkitzen ditugu, dotore jantzita, herriaren ordezkariak. Guztiek omen dakite nola sortu enplegua krisia gainditzeko. Egiera hobetu baino, nolabaiteko aholkuak ematen dituzte kazetariek mikrofonoak aho aurrean jartzen dizkietenean. Jendeak gehiago kontsumitu behar duela, diru gehiago gastatu behar duela, diote. Publizitateal ondo daki nola burutu hori.
Jaio zenetik, publizitatea gure arreta erakartzea lortu du eta ez hori bakarrik; materialismoaren kartzelan sartzera behartu gaitu eta giltzak ibaira bota ditu. Arazoa ez da hor amaitzen, ordea. Jende gehiena kartzela horretara moldatu du beraien munduaren ikuspegia. Kontsumismoa moden jarraitzaile gaixoez elikatzen da eta publizitateak, produktua saldu baino, zoriontasuna saltzen du.
Pertsonak izateari utzi genion duela asko kontsumitzaile hutsak bihurtzeko. Gure planeta suntsitzen ari gara produkzio amaigabea burutzen dugulako. Herria amets batean bizi den bitartean, hondamendi honetatik dirua lortzen dutenek dotore azaltzen dira telebistan aholkuak emanez; krisitik nola atera dakite, eta kontsumismoa ona dela badiote, sinestuko diegu...
No hay comentarios:
Publicar un comentario