domingo, 30 de septiembre de 2012

Kukutza III.aren erausketa - 1.GO URTEURRENA

2011ko irailan, Kukutza III. gaztetxeko kideak bertatik bota zituzten polizia zela medio eta eraikina erautsi zuten handik pare bat egunetara. Desalojoaren arriskua jakina zen hilabete batzuk lehenago; mobilizazio handiak, ordea, irailaren bigarren erdian garatu ziren. Auzoa gaztetxearen alde zegoen. Desalojoa irailaren 21ean izan zen, asteazkena. Polizia egunsentia baino lehen sartu zen Errekalden, eta berehala jendea batzen hasi zan. Gaztetxeko kideek era guztietako neurriak hartu zituzten: solairu oso bat blindatu, teilatutik irina bota... momentuan auzokoak protestan hasi ziren polizia auzoan zegoela salatuz


Eraikinaren erausketa eten egin zen era guztietako irregulartasunak zeudelako. Epaileak erabaki zuen, azkenean, legezkoa zela eraikina botatzea (nahiz ta ez izan). Auzitegiaren ateetan beltzak zeuden, berriz ere jendea protestan zegoelako. Ostirala (iraialen 23a) egunik latzena izan zen. Arratsaldea hasi eta berehala protesta bortitzak hasi ziren Errekalden eta beltzek jendea auzotik bota zuen. Salbuespen-egoera. Arratsaldeko 7ak inguru manifestazio bat -legezkoa- programatuta zegoen, baina Ametzola aldean, auzora sartzeko atarian -Gordoniz kalean- kargatzen hasi ziren. Ordua aiegatzean jendea Errekalden sartzen hasi zen. Gordoniz kalean ertzaintza agertu zen eta jendea korrika hasi zan, kargak nonahi hasi ziren, ta ezinezkoa izan zen gaztetxera heltzea. Borroka indautxura jeitsi zan. Gazteen indarra airean zegoen. Jende-masa haundia udaletxerantz abiatu zen kaleak mozten, barrikadak egiten... edozein momentuan beltzak agertuko ziren. Momentu hori udaletxeko zubia pasa baino lehen aiegatu zen. Atzetik etorri ziren sirenarik jarri gabe, ta jendea korrika hasi zan. Kale paraleloetan ere bazeuden, jendea jipoitzen. Gau hartan ez ziren gautxoririk egon, kale asko moztuta zeuden, eta udaletxe aldean kontainerrak sutan.


Hurrengo astetan mobilizazioak egon ziren gaztetxeak defendatzeko. Hoietako bat Errekalde inguruan izan zen, eta gazteen eta poliziaren artean zegoen tentsioa oso nabaria zen. Zipaioen jarrera ikustekoa izan zen: balkoietara tiro egiten, haurdun zegoen emakume bati ostikada bat emoten, anbulategian zauritutako jendearen dokumentuak lapurtzen...

*************************************************************************************************************************************
Barrutik ezagutzeko ein zan lipdub-a:


Kukutzaren historia:







Egun hauetan Santutxuko Uztaldi gaztetxearen desalojoa suertatu da:
http://www.gara.net/paperezkoa/20120929/364630/es/Tras-Kukutza-Patakon-desalojan-gaztetxe-Uztaldi-Santutxu

No hay comentarios:

Publicar un comentario